lunes, 6 de junio de 2011

Poriferoak

EZAUGARRI OROKORRAK
Poriferoak belaki esaten diegu animaliak dira.Uretakoak dira, batez ere itsasoko uretakoak, finko bizi dira hareazko, harrin hondoetan.
*Gorputzak simetrika erradiala edo forma irregularra(simetriarik gabekoa)da, eta azala, poroz beterik.Poro horietatik ura  sartzen da barruko hodi-sare konplexu  batera, hodiok erdiko barrunbe batera doaz, eta barrunbe hori kanpoan amaitzen da goiko aldean izaten duten irekigune batetik(oskuluak).
*Gorputz masa ehunetan antolatuta ez dauden zelulen multzo bat da(zelulen batzuk funtzio batean espezialitatuta egon daitezke).Egitura bigun eta porotsu horrek zuntz malgu eta txiki batzuei esker eta espikula izeneko arantza gogor batzuei esker(zelula masen artean jartzen dira)eusten dio.
*Poriferoek ugalketa sexuala egiten dute,eta gametoak uretan askatzen dituzte;ernalketaren ostean,arrautzak eratzen dira, eta larbak irteten dira arrautza horietatik.Hondoan finkatu eta garatzen dira larbok.Modu asexualean ugaltzea ere ohikoa izaten da, zatiketa zein gemazio bidez.
PORIFEROEN FILUMEKO ESPEZIE NAGUSIAK
-Kristalezko belakiak
-Demospongioak

No hay comentarios:

Publicar un comentario