Ezaugarri orokorrak:
Anfibioak lehorrean bizitzeko gauza diren, baina uretara edo hezetasun oso handiko inguruetara oso lotuta dauden ornodunak dira.Honako ezaugarri hauek dituzte:
*Gorputzak lau adar izaten ditu; aurrekoetan lau hatz ditu, eta atzekoetan, bost, eta, sarritan, mintz batekin lotuta izaten dituzte.Burua zuzenean lotzen zaio enborrari, ez dute lepo bereziturik, eta, apenas mugitzen dute burua.Betazaldun bi begi, bi sudur-hobi, barailak eta hortzak dituen ahoa eta entzuteko bi zulo dituzte.
*Azala oso fina dute, eta ez da iragazgaitza;beraz, heze egon behar dute, ez lehortzeko.Uretatik kanpo hidratatzeko, mukia jariatzen duten guruin ugari dituzte.
*Poikilotermoak dira.Ezpezie askok hibernatu egiten dute urtaro hotzetan .Ia guztiak dira haragijaleak.
*Arnas hartzeko, batzuek birikak dituzte, eta beste batzuek har dezakete uretako oxigenoa, euren azal finaren bitartez(azaleko arnasketa).
*Ugaltzeko , emeek oskolik gabeko arrautzak egiten dituzte (arrautzok lehortu egiten dira, giro hezean ez badaude).Arrautzetatik kumeak jaiotzen dira, gehienak uretakoak izaten dira, eta zakatzen bitartez hartzen dute arnasa.Gero, metamorfosia izaten dute, heldu bihurtzen dira, eta arnasa biriken bitartez artzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario