jueves, 26 de mayo de 2011

Hegaztiak

Ezaugarri orokorrak:
Hegaztiak ornodun hegalariak dira eta aireko  jaun eta jabe dira Lurean.Hala ere, hegazti batzuk lurzoruan edota uretan bizitzeko egokituta daude.Honako ezaugarri hauek dituzte:
*Gorputza trinkoa dute, baina arina, eta lau gorputz-adar dituzte:aurrekoak hegoak dira; atzekoak, berriz, lau hatz eta azazkal zorrotzak dituzte atzaparra. Burua lepo luze eta malguaren bitartez dute enborrarekin lotuta, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Buruan aipagarriak dira betazal mugikorrak dituzten bi begi handi eta moko korneo batez estalitako baraila(elikadura motaren araberako forma hartzen du).
*Azala lumaz estalita dute; hainbat motatako lumak daude, eta hainbat funtzio dituzte.Hanketako azala ezkataz dute estalita, narrastien antzera.
*Homeotermoak dira,au da, euren organismoa gorputzaren tenperaturari konstante eusteko gauza dira, berdi n dio inguruan zer tenperatura dagoen. Arnas aparatuari dagokionez, birika indartsuak ditu aire-zaku izeneko luzapen batzuekin, eta siringe izeneko organoa trankea, horsak sortzeko
*Barne-ernalketa bidez ugaltzen dira.Oskol gogor eta iragazkaitzeko arrautak egiten dituzte eta gurasoek inkubatu egiten dituzte, kumeak jaio arte.Gero, kumeei jaten ematen diete, eta babestu egiten dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario