jueves, 26 de mayo de 2011

Ugaztunak

Ezaugarri orokorrak:Ugaztunak dira komplexutasun-mailaik handienera iritsi diren ornodunak.Gizakia ere talde honen barruan dago.Taldeak honako ezaugarri hauek ditu:
*Gorputzak hainbat forma eta antolamendu izan ditzake, eta uretako espezie batzuk izan ezik (baleek,adibidez), lau gorputz-adar ditu,lokomozio motaren arabera modu batera edo bestera moldatuta.Burua lepo mugikorraren bitartez dute enborrarekin lotuta, betazal mugikor eta guztiko bi begi dituzte, bi sudur-hobi, entzuteko zuloetan belarriak dituzte(baleek eta foka batzuek izan ezik) eta funtzioaren arabera espezializatutako hainbat hortz mota dituen baraila.Hortz horien konbinazioa eta antolamendu espeziearen jateko moduaren araberakoa izaten da.
*Azala oso-osoan edo zati batean ilez estalita dute;izolatzaile termiko moduan jokatzen du, eta, batzuetan, kamuflatzeko balio die.
*Homeotermoak dira, biriken bitartez hartzen dute arnasa, eta, hotsak sortzeko, larinjea dute.
*Barne-ernalketaren bitartez ugaltzen dira.Gehienak bibiparoak dira, eta, kumeak jaiotzen direnean, zaindu egiten dituzte. Emeek ugatzguruinak (titiak edo ugatzak)dituzte, kumeei jaten emateko:guruin horiek likido elikagarria, esnea, sortzen dute, eta umeek zurrupatu egiten dute.Ezaugarri horrek ematen die izena taldeari.
Sailkapena:
*Monotrematuak


*Martsupialioak





*Plazentalioak




No hay comentarios:

Publicar un comentario