lunes, 6 de junio de 2011

Poriferoak

EZAUGARRI OROKORRAK
Poriferoak belaki esaten diegu animaliak dira.Uretakoak dira, batez ere itsasoko uretakoak, finko bizi dira hareazko, harrin hondoetan.
*Gorputzak simetrika erradiala edo forma irregularra(simetriarik gabekoa)da, eta azala, poroz beterik.Poro horietatik ura  sartzen da barruko hodi-sare konplexu  batera, hodiok erdiko barrunbe batera doaz, eta barrunbe hori kanpoan amaitzen da goiko aldean izaten duten irekigune batetik(oskuluak).
*Gorputz masa ehunetan antolatuta ez dauden zelulen multzo bat da(zelulen batzuk funtzio batean espezialitatuta egon daitezke).Egitura bigun eta porotsu horrek zuntz malgu eta txiki batzuei esker eta espikula izeneko arantza gogor batzuei esker(zelula masen artean jartzen dira)eusten dio.
*Poriferoek ugalketa sexuala egiten dute,eta gametoak uretan askatzen dituzte;ernalketaren ostean,arrautzak eratzen dira, eta larbak irteten dira arrautza horietatik.Hondoan finkatu eta garatzen dira larbok.Modu asexualean ugaltzea ere ohikoa izaten da, zatiketa zein gemazio bidez.
PORIFEROEN FILUMEKO ESPEZIE NAGUSIAK
-Kristalezko belakiak
-Demospongioak

lunes, 30 de mayo de 2011

ANFIBIOAK

Ezaugarri orokorrak:
Anfibioak lehorrean bizitzeko gauza diren, baina uretara edo hezetasun oso handiko inguruetara oso lotuta dauden ornodunak dira.Honako ezaugarri hauek dituzte:
*Gorputzak lau adar izaten ditu; aurrekoetan lau hatz ditu, eta atzekoetan, bost, eta, sarritan, mintz batekin lotuta izaten dituzte.Burua zuzenean lotzen zaio enborrari, ez dute lepo bereziturik, eta, apenas mugitzen dute burua.Betazaldun bi begi, bi sudur-hobi, barailak eta hortzak dituen ahoa eta entzuteko bi zulo dituzte.
*Azala oso fina dute, eta ez da iragazgaitza;beraz, heze egon behar dute, ez lehortzeko.Uretatik kanpo hidratatzeko, mukia jariatzen duten guruin ugari dituzte.
*Poikilotermoak dira.Ezpezie askok hibernatu egiten dute urtaro hotzetan .Ia guztiak dira haragijaleak.
*Arnas hartzeko, batzuek birikak dituzte, eta beste batzuek har dezakete uretako oxigenoa, euren azal finaren bitartez(azaleko arnasketa).
*Ugaltzeko , emeek oskolik gabeko arrautzak egiten dituzte (arrautzok lehortu egiten dira, giro hezean ez badaude).Arrautzetatik kumeak jaiotzen dira, gehienak  uretakoak izaten dira, eta zakatzen bitartez hartzen dute arnasa.Gero, metamorfosia izaten dute, heldu bihurtzen dira, eta arnasa biriken bitartez artzen dute.

jueves, 26 de mayo de 2011

Hegaztiak

Ezaugarri orokorrak:
Hegaztiak ornodun hegalariak dira eta aireko  jaun eta jabe dira Lurean.Hala ere, hegazti batzuk lurzoruan edota uretan bizitzeko egokituta daude.Honako ezaugarri hauek dituzte:
*Gorputza trinkoa dute, baina arina, eta lau gorputz-adar dituzte:aurrekoak hegoak dira; atzekoak, berriz, lau hatz eta azazkal zorrotzak dituzte atzaparra. Burua lepo luze eta malguaren bitartez dute enborrarekin lotuta, eta horrek mugikortasun handia ematen dio. Buruan aipagarriak dira betazal mugikorrak dituzten bi begi handi eta moko korneo batez estalitako baraila(elikadura motaren araberako forma hartzen du).
*Azala lumaz estalita dute; hainbat motatako lumak daude, eta hainbat funtzio dituzte.Hanketako azala ezkataz dute estalita, narrastien antzera.
*Homeotermoak dira,au da, euren organismoa gorputzaren tenperaturari konstante eusteko gauza dira, berdi n dio inguruan zer tenperatura dagoen. Arnas aparatuari dagokionez, birika indartsuak ditu aire-zaku izeneko luzapen batzuekin, eta siringe izeneko organoa trankea, horsak sortzeko
*Barne-ernalketa bidez ugaltzen dira.Oskol gogor eta iragazkaitzeko arrautak egiten dituzte eta gurasoek inkubatu egiten dituzte, kumeak jaio arte.Gero, kumeei jaten ematen diete, eta babestu egiten dituzte.

Ugaztunak

Ezaugarri orokorrak:Ugaztunak dira komplexutasun-mailaik handienera iritsi diren ornodunak.Gizakia ere talde honen barruan dago.Taldeak honako ezaugarri hauek ditu:
*Gorputzak hainbat forma eta antolamendu izan ditzake, eta uretako espezie batzuk izan ezik (baleek,adibidez), lau gorputz-adar ditu,lokomozio motaren arabera modu batera edo bestera moldatuta.Burua lepo mugikorraren bitartez dute enborrarekin lotuta, betazal mugikor eta guztiko bi begi dituzte, bi sudur-hobi, entzuteko zuloetan belarriak dituzte(baleek eta foka batzuek izan ezik) eta funtzioaren arabera espezializatutako hainbat hortz mota dituen baraila.Hortz horien konbinazioa eta antolamendu espeziearen jateko moduaren araberakoa izaten da.
*Azala oso-osoan edo zati batean ilez estalita dute;izolatzaile termiko moduan jokatzen du, eta, batzuetan, kamuflatzeko balio die.
*Homeotermoak dira, biriken bitartez hartzen dute arnasa, eta, hotsak sortzeko, larinjea dute.
*Barne-ernalketaren bitartez ugaltzen dira.Gehienak bibiparoak dira, eta, kumeak jaiotzen direnean, zaindu egiten dituzte. Emeek ugatzguruinak (titiak edo ugatzak)dituzte, kumeei jaten emateko:guruin horiek likido elikagarria, esnea, sortzen dute, eta umeek zurrupatu egiten dute.Ezaugarri horrek ematen die izena taldeari.
Sailkapena:
*Monotrematuak


*Martsupialioak





*Plazentalioak




lunes, 23 de mayo de 2011

ARRAINAK

http://www.youtube.com/watch?v=auUGFwhltMc
Ezaugarri orokorrak:
-Arrainak uretan bakarrik bizi diren ornodunak dira, ur gezatan eta ur gazitan.Horien ezaugarriak hauek dira:
*Gorputza igeri egiten dute moldatuta:
-Forma hidrodinamikoa dute(erresistentzia gutxi egiten diote urari).
-Muskulu indartsuak dituzte enborrean eta isatsean.Uhin itxurako mugimenduak egiten dituzte.
-Hegal bakoitiak(bizkar-,uzki-, eta itsas-hegalak) eta bikoitiak(bular- eta sabel-hegalak)dituzte,bultzada handiagoak emateko,orekarako eta maniobratzeko.
-Ez dute leporik.Betazalik gabeko bi begi eta hagin gabeko ahoa dute.
*Gorputzeko tenperatura bizi diren inguruaren arabera aldatzen dute(poikilotermoak direla esaten da).
*Zakatzen bitartez hartzen dute arnasa.Ahotik ura hartzen dute, eta odol-hodiz beterik dauden zakatzetatik igaroarazten dute;horrela, gasen trukea egiten da uraren eta arrainaren odolaren artean.
*Oskolik gabeko arrautzak egiten dituzte, eta bertatik jaiotzen dira arrainkumeak.













lunes, 9 de mayo de 2011

ATOMO ETA MOLEKULAK

Orain arte,"partikulak"aipatu dugu beti Demokritok antzina "atomo"esan zienak aipatzeko, baina, gaur egun, badakigu oinarrizko partikulak bi motatakoak direla, eta bereiztea komeni dela: atomoak eta molekulak.




ATOMOAK:
Materia osatzen duten partikula simpleenak dira, materia osatzen duten "adreiluak".Atomo mota asko daude:burdinarenak(Fe),kobrearenak(Cu),eta abar.Atomoak "bolak" balira bezala adierazten dira.

MOLEKULAK:
Indar handiz,etengabe eta proportzio finkoetan elkar erakartzen duten zenbait atomoz daude osatuta.Atomo-elkarketa horren emaitza beste propietat batzuk dituzten beste partikula batzuk sortzea da.

lunes, 11 de abril de 2011

Landareen bideoa


PLANETA BIZIA

 PLANETA BIZIA




1-Lurreko bizia
 
   *Zergatik dago bizia lurrean?

       -Tenperatura gozoa

       -Ur ugari

       -Eremu magnetikoa eta atmosfera

2-Zer da izaki biziduna?

   *Harreman-funtzioa

   *Ugaltze-funtzioa

       -Ugalketa motak
   
              #Ugalketa asexuala

              #Ugalketa sexuala

   *Nutrizio-funtzioa

      -Nutrizio motak

             #Nutrizio autotrofoa

            #Nutrizio heterotrofoa

3-Zelula

   *Zelulen antolaketa

   *Zelula Prokariotikoak

   *Zelula Eukariotikoak

4-Izaki bizidunen antolaketa
   *Organismo zelulabakarrak

   *Koloniak

   *Organismo zelulanitzak

   *Organismo zelulanitzen konplexutasuna

   *Organismo zelulanitzen antolaketa-mailak




1.Ehunik gabeko antolaketa
2.Ehunak bai,baina organorik ez duen antolaketa
3.Organoak bai, baina aparaturik ez duen antolaketa
4.Aparatu edo sistemadun antolaketa


   *Landare kormofito baten antolaketa
   
       -Hostoak

       -Zurtoina

       -Sustraia

   *Sustrai,zurtoin eta hosto motak





SUSTRAI  MOTA BATZUK
ZURTOIN MOTA BATZUK
HOSTO MOTA BATZUK
Sustrai axonomorfoak
Lurpeko zurtoinak
Hosto bakunak
Sustrai napiformeak
Aireko zurtoinak
Hosto komposatuak
Sustrai faszikulatua
Uretako zurtoinak
Beste hosto batzuk


   *Landare kormofitoen moldaerak

     -Lehortzearen kontrako moldaerak
   
     -Tenperatura-aldaketen kontrako moldaera

     -Eusteko moldaerak

   *Animali ornodun baten antolaketa (ugaztun batena)

     -Harremanetarako aparatuak eta organoak

        #Lokomozio-aparatua

       #Nervio-aparatua

       #Zentzumenak

-Nutriziorako aparatuak

   #Iraitz-aparatua
  
   #Digestio-aparatua

   #Arnas aparatua

   #Zirkulazio-aparatua

 -Ugaltzeko aparatuak

   #Ugaltze-aparatu arra

   #Ugaltze-aparatu emea

lunes, 4 de abril de 2011

Natur,Hostoak

Hosto asko daude gure munduan,tamaina ezberdinetakoak, kolore ezberdinetakoak, forma ezberdinetakoak etb...